XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

25. Proiekzio-planoekiko edozein posiziotan dauden bi esferen arteko distantzia minimoa aurkitu.

26. Esferan emandako bi punturen arteko arkuaren erdiko puntutik pasatzen den zirkulu elkartzut maximoaren proiekzioak aurkitu.

27. Bere bi proiekzioen bidez triangelu bat emanik, erradio jakin bat duen eta triangeluaren hiru aldeetan apoiatzen den esfera aurkitu.

28. r erradioko esfera bi zuzen horizontaletan irristatzen da, H planoarekiko elkartzut den zuzen batek geratzen duen arte.

Esferaren pausaguneko posizioa aurkitu.

29. Esfera batean emandako hiru puntutik pasatzen den zirkulu txikia aurkitu.

1. Zirkuluaren erradioa aurkitu.

2. Zirkulu horretako poloen proiekzioak aurkitu.

30. L.L.tik plano bat pasarazi, erradio jakineko zirkuluaren arabera esfera ebakitzen duelarik.

31. Plano bat L.L.arekiko paraleloa da.

Proiekzio-planoak eta emandako planoa erradio jakin eta berdineko zirkuluen arabera ebakitzen dituen esfera deskribatu.

Esferaren zentruaren proiekzio horizontalak, H planoko lerro batean egon behar du.

32. Zentrutzat ematen den puntu batetik, esfera bat deskribatu.

Proiekzio-planoekiko edozein posiziotan dagoen plano ezagun bat, erradio jakin bateko zirkuluaren arabera ebakiko du esferak.

33. Esferako puntu jakin batetik, ebakidura handiena eta txikiena zehaztuko dituzten planoak marraztu.

34. Esferaren puntu batetik, magnitude ezaguneko ebakidura sortzen duen planoa igaroarazi, eta emandako puntutik marraztutako ebakidura berdin guztiekiko gainazal ukitzailea aurkitu.

35. Profileko planoa eta plano proiektatzaile bertikala emanik daude.

Beren , eta traza horizontalek osatzen dituzte eta beren eta traza bertikalek, eta 8 cm-ko distantzia dute.

eta planoarekiko ukitzaile den 1,5 cm erradioko esfera ipini.

eta plano bertikalarekiko eta aipatutako esferarekiko ukitzaile den beste esfera baten proiekzioak aurkitu.

36. Esfera baten gainazalean dauden , eta puntuetatik igarotzen den zirkunferentziaren proiekzioak marraztu.

8 cm-ko erradioa duen esferaren zentrua, proiekzio-plano bakoitzetik 8 cm-ra dago.

37. Esfera bat eta plano horizontalarekin ko angelua osatzen duen bertikalarekiko zuzen paraleloa eman dira.

Zuzen horretatik igaro eta H planoarekin ko angelua osatzen duen planoa marraztu.

Plano horrek esferarekin duen elkargunea zehaztu.

Marrazkia egiteko neurriak:

esferaren zentrua bi proiekzio-planoetatik 5 cm-ra dago eta erradioa = 3 cm.

Zuzenaren proiekzio horizontala L.L.tik 6 cm-ra dago eta traza horizontala -tik 4 cm-ra.

38. Kubo bat H planoan apoiaturik dago eta oinarriko diagonal bat L.L.arekiko elkartzut da.

Ondokoak kontsideratu: 1. kuboan inskribatutako esfera, 2. L.L.arekiko elkartzut den eta bere traza horizontala oinarriko bi alde auzokideren erdiko puntuetatik igarotzen dela duen planoa.

Plano honek kuboarekin eta esferarekin sortzen duen ebakiduraren eraispena eskatzen da.

Kuboaren aldea, 5 cm.

39. zentruko eta r erradioko esfera eman dira.

plano ebakitzaile eta proiektatzaile horizontala aurkitu.

Sortzen duen ebakiduraren puntu altuena (c kota duena) eta esferaren proiekzio bertikalak ebakiduraren proiekzio bertikalarekin duen ukitze-puntua ezagunak dira.

40. esfera, r zuzena eta puntua eman dira.

r zuzenetik planoa pasarazten da eta honek esfera C zirkuluaren arabera ebakitzen du.

Zirkulu horretatik eta puntutik esfera pasarazten da.

C zirkuluaren planoak r zuzenaren inguruan bira egiten duenean, esferaren M zentruak deskribatutako lekua zein da?

Leku hori marrazteko, proiekzio-plano horizontaltzat esferaren zentrutik A zuzenarekiko elkartzut marraztutako planoa hartuko da.

Proiekzio-plano bertikala, zuzen horrek eta B puntuak osatutakoa izango da.

M esferetako baten itxurazko ingurunea marraztuko da.